Saregina


Sareginak gutxi badira ere ugariak bai behintzat, telebistan agerraldiak, argazkiak (Massachusset puntatik ere bialdu die eurari ateratakoak) eta gutxiago ez izatearren Dzangan ere ogibide zahar honi lekua egin diogu, eta bere ogibidea bezain ugaria den Teodorarengana jo dugu, ez dugu harrapatu batelean joaten baporera bertan traina konpontzeko, inoiz gertatzen den modura, baina Agurtzaren bodegan beharrean bai, bere lankideek, ugazaba andra ona ei da diñoe, batzutan eurakin drogan egiten dau, baina behargin fina da.
Saregina ezezik dei egitekoa ere izan da Teodora, bere ama izan zen modura, eta harengandik jatorkon herentzia dela esan liteke egiten duen lana, familia arrantzale girokoa izanik, bera izan da hiru aiztatik horri eutsi dion bakarra. Orain dena da dife­rente eta Teodorak ez zuen ikasteko aukerarik izan. Hala eta guztiz ere, sareak konpontzen ondo dagoela diño eta ofizioa ez ezik afiziorik handiena ere baduela.
67 urte euki arren lanean segitzen du oraindik hoba ezdiñoJuanak be larogeta pikugaz segiduten eban, gero gaixorik jausi zalako itxi eban. Fina zan, urregorria lakoxia. Ez dela behar erraza argi uzten du inork ez dau nahi lepoko minikbaina bide berdina segitu nahiko luke Teodorak.
Sarri entzun behar izaten dute bai berak eta bai bere lankideek ondo dagozela sonbrilapean, bai... diño euri zaparradatzan ez gaitu inork ikusten”.
Lehen andrek lan gehiago egiten zuten gizonak ongo estilo batera baina andrak lehen bihar gehiago egiten eben, buruan eroaten ebelako kargia, besiuak eta, edozer buruan. Trañak be lepoan hartura eroaten ebezen, frontora ta, on ez. Ganera, on handiak dira eta ezin da. On trañak ez dira tintaten baña lehen bai. Hor San Pedro aurrian tintaten zirian, San Pedropiak ba­dauko tradiziñoia... San Pedro eta bere andria zan saregiña
Ezer ez luke kenduko Lekitton baina ipini bai. Fa­brikak ipiniko lituzke, kabanak, lehen hamahiru edo zeudela gogoratuz. Arrantzaren etorkizuna ere txarto dagoela dio txartoagorik ezin. Zeozer egin behar dela uste du, antxoak karutu edo eta etorkizuna baltzago ipinita igual japonesak plastikozkoak egiten hasiko dirala. “Holako modernizaziñoiak” ez ditu begi on onez ikusten. Modernotuten dabez gau­zakesaten du eta gu? zemat eta modernuago ta txarrago! Hona ... ! Ta etorriko balitzatekez ez apurtzeko sariak, guk zer eingo genduke ba?

DZANGA aldizkaria 7.zkia. 1993ko ekaina


Argazkiak: DZANGA eta Iñaki Madariaga Valle